Reservar
EUSKERAZ Arrikrutz-Oñatiko kobako bisita gidatua
Etor zaitez lurazpiaren edertsuna ezagutzera gida profesional baten laguntzarekin!
(Gipuzkoa)
Aizkorri mendigune azpian kokatuta, Arrikrutz-Oñatiko koba Gesaltza-Arrikrutz-Jaturabe sistema karstikoaren baitan aurkitzen da, 15 kilometro galeriekin Gipuzkoako kobazulo sistema zabalena da. Ordubeteko iraupena duen bisita gidatu honen bidez, urak mendeetan zehar harkaitzean zizelkatutako formazioak ikusteko aukera izango du bisitariak, baita galerietako zapaitik zintzilik aurkituko ditugun estalaktikak ere. Nabarmentzekoak dira bertan egindako aurkikuntza arkeologiko zein paleontologikoak, adibidez leizelehoiaren hezurdura osoa (mota honetako bakarra Penintsulan), pantera hezurdura partzial eta garezurrak edota hartzen aztarnategiak.
Precios
- Helduak: 9€
- Haurrak (5-16 urte barne): 6€
- Haurrak (0-4 urte): Dohainik
- Jubilatuak: 6€
- Helduak(15 pertsona baino gehiagoko taldeak): 6€
- Eskola taldeak: 4€/ikasleko
El precio incluye
- Bisitaren iraupena ordu bete ingurukoa izango da.
- Arrikrutz-Oñatiko kobako Galeria 53-ra bisita gidatua euskaraz.
- Gida ibilbidean zehar.
Horarios
- Urte guztian zehar. Libre dagoen eguna eta ordua aukeratu.
- Beste ordu batean bisita egiteko aukera erreserbapean, 943082000 zenbakira deituta.
Detalles de la actividad
Arrikrutz-Oñatiko kobako Galeria 53ra bisita gidatua, kondairaz betetako ingurune honetan, historiaurreko animalien irudikapenak eta formazio geologikoak ikusi ahal izango dira.

- Haurrekin egiteko ekintza ezin hobea.
No olvides
- Berokidun arropak eraman, koba barruko tenperatura 10ºkoa da.
- Oinetako erosoak eraman.
Contacto
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBA
943 08 20 00
arrikrutz@onati.eus
Duración aproximada
60 minutos
A quién va dirigido
Todos los públicos
Cancelación
Behin erreserba eginda ez da posible berau ezeztatzea.
bezeroak data aldaketa eskatu ahal izango du bisita egin baino 10 egun lehenago arte.
Situación
Logotipo Geoaizkorri